Markina-Xemeinen hasiko da etzi Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua
'Lurrak' zirku ikuskizuna 20:00etan izango da, frontoian. Egun berean, beste emanaldi bat eskainiko dute Arrigorriagan. Abenduaren 22ra arte hainbat ekintza egingo dira Bizkai mailanEuskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez jantziz,...
‘Lurrak’ zirku ikuskizuna 20:00etan izango da, frontoian. Egun berean, beste emanaldi bat eskainiko dute Arrigorriagan. Abenduaren 22ra arte hainbat ekintza egingo dira Bizkai mailan
Euskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez jantziz, musikaren eta antzerkiaren bueltan gozaraztea du helburu Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Osterak. Aurtengoa hamazazpigarren kultur zirkuitua izango da, eta Markina-Xemeinen eta Arrigorriagan hasiko da etzi. Abenduaren 22ra arte, Udagoineko Osterak zuzeneko bost emanaldi eta solasaldi bat eskainiko ditu Bizkaian.Markina-Xemeinen Lurrak zirku estiloko ikuskizuna egongo da ikusgai, 20:00etan, Uni frontoian. «Irudiak, musika eta komedia fisikoa erabiliz, Lurrak ikuskizunak istorio bat kontatzen du, hitz bakar bat ahozkatu barik», azaldu dute. Lau akrobatek, lau musikarik eta clown batek parte hartzen dute ikuskizunean. Sarrerak 8 euro balio ditu, eta Internet bidez, Kutxabanken kutxazainetan eta aretoan bertan erosi ahal dira.
Egun eta ordu berean, beste emanaldi bat eskainiko du Arrigorriagan Udagoieneko Osterak: Korrontzi dantza taldearen ikuskizuna. Tradizioa oinarri hartuta, errepertorio berria eta koreografia ikusgarriak eskainiko dituzte Korrontziko dantzariek. Ikuskizuna Lonbo aretoan izango da.
Hurrengo emanaldiak
Azaroaren 11n Ken 7 musika taldearen kontzertua egongo da ikusgai, Zalleko Zine antzokian, 20:00etan. Busturialdeko taldeak Phoenicoperus diskoko abestiak eta aurreko lanetakoak ere eskainiko ditu.
Abenduaren 2an Anje Duhalde eta Niko Etxarten kontzertua egongo da, Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. Duhaldek bere ibilbide osoa errepasatzen duen zuzeneko diskoko abestiak eskainiko dit, besteak beste, saio horretan.
Abenduaren 14an, Zenbat Gara elkarteko kideek antolatuta, Willis Drummond taldeko kideekin solasaldia egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, 11:00etan.
Abenduaren 22an izango Udagoieneko Osteraren azkenengo emanaldia: Willis Drummond eta Inoren ero Ni taldeen kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean.
Bi talde horiek argitaratu berri duten bosgarren diskoak aurkeztuko dituzte: Willis Drummond-ek Tabula Rasa eta Inoren ero Ni taldeak Dantza beltza. Beltzean dantza.