Inma Roizek 'Oro Verde' liburua aurkeztuko du barikuan Mundakan
Manuela liburuak izan duen arrastaren ondoren, bigarren eleberria kaleratu du Inma Roizek: Oro Verde. Bigarren eleberri hori aurkeztera dator Roiz barikuan Mundakara.
Oro Verde eleberriaren inguruko informazio gehiago jaso gura duten horiek, J.M. Etxeita udal liburutegian egon beharko dute 18:30ean. Idazlearekin batera, Fernando Lorenzo kazetaria ere egongo da.