Egigurenek eta Enbilek beraien nagusitasuna berretsi dute
Egiguren eta Enbil zesta-punta World Tourreko Binakako txapeldunek Hormaetxea eta Lopezen bikotea garaitu zuten, astelehenean jokatu zuten Urriko Azken Jai Alai txapelketan. Aurre- tik, Olharan-Minville eta Gonzalo-Inza bikoteak lehiatu ziren, eta azke...
Egigurenek eta Enbilek bikote paregabea osatu zuten Gernika-Lumon, erregulartasuna, segurtasuna eta oso akats gutxi izan zituen jokoa eginez. Horri esker 11-15, 15-13 eta 2-5 nagusitu ziren, partidak izan zituen hiru set-etan. Urdindun bikotea hasieratik gailendu zen markagailuan, baina bigarren zatian, Lopezek eta Hormaetxeak partidan sartzea lortu zuten, eta emaitzari buelta emateko zorian egon ziren.
Lehen set-ean Egiguren eta Enbil nagusitu ziren, 15 puntura lau tantoko abantailagaz. Bigarrenean, urdindun bikotea hasi zen baita ere jokoa menderatzen, baina apurka-apurka, Hormaetxea eta batez ere Lopez, partidua berdintzen hasi ziren, jokoari beste erritmo bat emanez. Azkenean bigarren set-a 15-13 bukatu zuten, bikote bien arteko berdintasun nabarmenagaz.
Berdinketa apurtzeko set-ean, gorriek egin zuten lehenengo tantoa, baina urdinek arin hartu zuten jokoaren kontrola, eta 2-5eko markagailuagaz irabazi zuten.
Zesta-puntaren jaialdiak jendetza bildu zuen, eta ondorioz, agintariek eskatuta, ateak itxi egin behar izan zituzten.