Bizkaibusaren iraupena murrizteko lanean ari dira
Lekeitiotik Bilbora doan Bizkaibus linearen iraupena murrizteko lanean ari da Lekeitioko Udala. Bizkaibusen 3512 linearen (Lekeitio-Iurreta-Bilbo) iraupena hobetu nahi du udalak, hain zuzen.«Gaur egun ordu bat eta erdi irauten du bidaia horrek», diot...
«Gaur egun ordu bat eta erdi irauten du bidaia horrek», diote, eta iraupen hori murrizteko konpromisoa hartuta daukala azpimarratu dute. «Konpromiso hori bete nahi dugu, eta egungo zerbitzua hobetzeko, azterketa sakona egiten ari gara arlo horretan adituak direnekin», azaldu dute.
Azterketa hori eginda, zerbitzu hori hobetzeko aukerak eta bideak planteatuko dituen txostena egingo dute. Hori, hain justu, urte amaierarako eginda egongo dela diote.
Txosten horretan zerbitzuaren iraupena murrizteko hainbat alternatiba jasoko dituzte. Eta horiek guztiak gero Bizkaiko Foru Aldundiari bideratu eta azalduko dizkietela gaineratu dute. «Udalak tinkotasunez jokatuko du, denbora murriztearen garrantzia azpimarratuz. Izan ere, gaur egun dagoen autobus zerbitzuaren iraupena gehi- egizkoa da».
Gainera, garraio publikoaren erabilera sustatzeko, denbora oinarrizko faktorea dela diote. «Lekeitiok daukan garraio publiko bakarra autobusa dela gogoraraziko diogu aldundiari».