Arkaitz Galindezek Apuko Extrem mendi lasterketa irabazi du
Bizkaiko Zaramillo herrian lehiatu den Ultra-Trail ApukoExtrem mendi lasterketa irabazi du Arkaitz Galindez Aizkorreta Markina-Xemeingo bizilagunak. 16:04:57 denbora egin zuen Galindezek hamar mendate zeharkatzen dituen 105 kilometroko proba gogorra am...
«Espero ez zuen emaitza» lortu duela adierazi du. Izan ere, 2013tik ultra mailako lasterketetan parte hartu barik zegoen, eta proba amaitu eta ahal zuen gehien gozatzea zuen helburu.
Sentsazio onekin atera zela azaldu du Galindezek. Horrela, aurreneko postuetan heldu zen lasterketaren erdira, eta Gueñesera heldu zenean, lehenengo zihoan abantaila handiagaz: 35 minutuko aldea ateratzen zion bigarrenari eta hirugarrenari ia ordubete. «Jende asko galdu egin zen», arrazoitu du. Baina bera ere bidetik kanpo ibili zen 15 bat minutu, track-aren laguntzagaz berriz ere norabidea aurkitu zuenera arte.
Momentu txarrak
Horrelako lasterketa luzeetan ohikoak izaten diren momentu txarrak ere eduki zituen. Baina krisiei buelta ematen jakin zuen. «75. eta 90. kilometroak oso gogorrak izan ziren, baina indarrak kudeatu eta gorputza errekuperatzea lortu nuen». Gainera, ordurako abantaila handia zeraman, eta ezin izan zuten harrapatu.
Hilabeteko atsedena hartuta, datorren urterako prestatzen hasiko dela aitatu du.