Gernika-Lumon garbiketarako ibilgailu berriak aurkeztu dituzte
Ekologikoagoak eta seguruagoak izango diren 21 ibilgailu aurkeztu ditu Udalak. Makina berriek gas kutsadura eta zarata gutxiago sortuko dute.
Guztiek Euro 6 araua betetzen dute, Europa mailan segurtasuna eta kutsadura murriztea bermatzen duen araua.
Aurkezpenean Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea eta Maria Urine egon dira, udal teknikariak eta garbiketa zerbitzuko langileekin.