Gorabideren egoitzan ate irekien jardunaldia ospatuko dute gaur
Senide lagun eta erakundeetako ordezkariekin partekatu nahi dute eguna. Goizez eta arratsaldez daude ekimenak. Herritar guztiak gonbidatu dituzteGorabide adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkarteak ate irekien eguna ospatuko du gaur, Be...
Senide lagun eta erakundeetako ordezkariekin partekatu nahi dute eguna. Goizez eta arratsaldez daude ekimenak. Herritar guztiak gonbidatu dituzte
Gorabide adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkarteak ate irekien eguna ospatuko du gaur, Berriatuko Plazakolako egoitzan. «Gure nahia egun hori senide, lagun, administrazioko ordezkari eta entitate desberdinetako langileekin partekatzea da», azaldu dute. Hori dela eta, egun osoko egitaraua prestatu dute.11:30ean hasi eta 14:00ak arte, photocoll-a, bideo erakusketa, egindako lanen eta argazkien erakusketak, dantza saioa eta luntxa egongo dira. 17:00etatik 19:00etara, goizeko ekintzak errepikatu eta Boccia lehiaketa eta txokolate jana egingo dira.
Ospakizunera herritar guztiak gonbidatu dituzte Gorabideko ordezkariek. «Gorabideko erabiltzaile, familia eta langileentzat oso garrantzitsua da gizartearen parte direla sentitzea». Helburua «egun eder bat» pasatzea dela azpimarratu dute.
Ekitaldiez gozatzeko aukeragaz gain, egoitza ikusi eta izan duen garapenaz jabetzeko aukera egongo da argazkien bidez.