Euskadiko Harrizulatze Txapelketa jokatuko dute etzi, Gernikan
Euskadiko Harrizulatze Txapelketa jokatuko dute Gernika-Lumon, domekan. Merkurio Iturriaren parean 13:30ean hasiko da lehia. Zortzi talde bizkaitarrek parte hartuko dute saioan.Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko eta Ereñoko Gerendape Herri Kirol Ta...
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko eta Ereñoko Gerendape Herri Kirol Taldeko kideek lehiatuko dute txapelketa. Horiekin batera talde hauek lehiatuko dira: Ortuellako Burdin Gazteak , Barakaldoko Errekatxo, Trapagarango Aldai-Alde, Gallarta Taldea eta Santurtziko Kabiezes eta KZ Kolpeka.