25. Perretxiko Jardunaldiak egingo dituzte Lekeition
Aittitta Txiki Kultur Elkarteak antolatuta, perretxiko jardunaldiak egongo dira asteburuan, Lekeition.Erakusketa bat antolatu dute domekarako, eta bertan ikusgai jarriko dituzten perretxikoak batuko dituzte gaur eta bihar Aittitta Txikiko nautikako lok...
Erakusketa bat antolatu dute domekarako, eta bertan ikusgai jarriko dituzten perretxikoak batuko dituzte gaur eta bihar Aittitta Txikiko nautikako lokalean. «Herriko edo inguruetako jendea animatu nahi dugu perretxikoak ekartzera», azaldu dute.
Bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera, sailkatuko dituzte elkarteak berak eta nahi duten guztiek batutako perretxiko guztiak. Lan horretan jarduteko Laudioko Mikologia Elkarteko kideak gonbidatu dituzte: Migel Angel Cubero eta Jose Mari Ibarbia adituak.
Domekan, 11:00etan zabalduko dute Barandiaran aretoko erakusketa, eta 14:00ak arte egongo dira perretxikoak ikusgai.
Dastatzeko aukera
Beste alde batetik, aurten, estreinako, perretxikoak dastatzeko aukera ere egongo da erakusketak irauten duen bitartean. «Kontzijopean sukaldatuko ditugu perretxikoak», aurreratu dute Aittitta Txikikoek.