Lea Ibarreko Umeen Eguna ospatuko dute domekan, Aulestin
Lea Ibarreko Umeen Eguna ospatuko dute domeka honetan, Aulestin. Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko umeek primeran pasatzeko egun osoko plana edukiko dute aukeran, beste behin ere.11:30ean hasi eta 14:30ak bitartean, askotar...
11:30ean hasi eta 14:30ak bitartean, askotariko jolasetan ariko dira. Tirolina, arku tiroa edota kutxen jolasa probatuko dituzte, eta horregaz batera, lorezaintza tailerrean parte hartzeko tartea hartuko dute.
Bazkalostean ere ez dute aspertzeko astirik edukiko. Izan ere, 16:30etik aurrera, ginkanan ariko dira ume eta gazteak, eta 18:00etan, berriz, karaokea hasiko dute.
Mural erraldoia
Beste alde batetik, goizean zein arratsaldean dragoi puzgarria egongo da txikienentzat.
Halaber, adin guztietako umeek aurpegia margotzeko txokoan haien sormena lantzeko lekua izango dute goizez zein arratsaldez. Era berean, mural erraldoia margotuko dute eskualdeko artista txikiek. 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara bitartean edukiko dute aukera aurpegia margotzeko eta hormairudia egiteko.
Ohiturari eutsiz, eta eguna behar modura borobiltzeko, txokolate janean elkartuko dira Lea Ibarreko umeak.