Eleizalderen historia azaltzen duen liburua aurkeztuko dute gaur
Ikasturte honetan 50. urteurrena ospatuko du Bermeoko Eleizalde ikastolak, eta hainbat dira antolatuko dituzten jarduerak. Urteurrenaren harira, gainera, ikastolaren historia landu dute liburu batean: Bermeoko Luis Eleizalde Ikastolearen historia (1966...
Aipatu liburua gaur bertan aurkeztuko dute. Nestor Basterretxea aretoan egingo dute aurkezpen ekitaldia, 19:30ean.
Liburuaren egile Asier Romerok parte hartuko du aurkezpenean, eta Euskal Herriko Ikastolen ordezkari Manu Aurrekoetxea eta ikastolako presidente ohi Enrike Axpek ere berba egingo dute.