Azaroaren 18an egingo du Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolak
50. urteurreneko jaia. Gernikako bihotzean egingo du ospakizuna,
Pasealekuan. Herritik sortutako proiektua izanik,
herriarekin eta herritarrekin ospatu gura du ikastolak mende erdia. Eta urteurren borobil horretarako erabiliko duten leloa ere aurkeztu dute:
Mende erdi, etorkizun bete.
Ibilbide luzea egin du, eta, azaldu dutenez, “herritik, herriarentzat eta hezkuntza eredu propioaren aldeko apustuarekin hazi eta hezi da Seber Altube. Herritik sortua, heritarren bultzadarekin egin du aurrera, auzolanean eta hartu-emanean”. Horregatik, azaroaren 18an egingo duten urteurren
ospakizunera gonbidatu dituzte herritar denak: ikastolaren sorerran parte hartu zutenak; irakasle, ikasle eta guraso ohiak eta gaur egungoak; herriko beste eskoletako irakalse, ikasle, langile eta gurasoak… “Denok nahi zaituztegu ondoan”, diote Seber Altubekoek.
Herritik sortua, heritarren bultzadarekin egin du aurrera Seber Altubek, auzolanean eta hartu-emanean”
Festa baino gehiago. Eta urteurrenaren lemak dioenez, etorkizuna eraikitzen hasi nahi du Seber Altubek.
Aurretik duen mende erdiari ere begira jarriko dira ikastolan, eta herria zein ikastola bera denen artean eraikitzen jarraitzeko erronkari eutsiko diote: “Denon artean ikastola eta herria eraikitzen jarraitzeko, behar eta nahi dugun hezkuntza eredua sortzen jarraitzeko”.
Aurrera begirako hainbat gai jorratzeko, hausnarketa saioak egingo dituzte Gabonak ostean”
Hala,
Gabonetako oporraldiren ostean, hausnarketa saioak egingo dituela jakianarazi du Seber Altube ikastolak. Azaldu dutenez, proiektua, pedagogia, barne antolaketa, parte hartzea, espazioak eta beste hainbat gai aztertzea izango dute helburu hausnarketa saio horiek; “aurrera begira ditugun erronkak adosteko baliogarri izan daitezkeen tresnak sortu nahi ditugu, denen artean”, azaldu dutenez.
Bost hamarkada joan dira Seber Altube ikastola klaseak ematen hasi zenetik. 1966-67 ikasturtean hasi zuen ibilbidea, 12 ikaslerekin. 1980-81 ikasturtean lekualdatu ziren gaur egun ikastola dagoen eraikinera.