Minbiziaren Aurkako Elkarteak egoitza berria inauguratuko du Eibarren
Minbiziaren Aurkako Elkarteak egoitza berria inauguratuko du bihar, 13:00etan, Eibarren (Ardantza kalea, 11).Mutriku, Deba, Soraluze, Mendaro, Elgoibar eta Eibarko herritarrei eskainiko diete zerbitzua bertan, eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarte...
Mutriku, Deba, Soraluze, Mendaro, Elgoibar eta Eibarko herritarrei eskainiko diete zerbitzua bertan, eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek aurreratu dutenez, minbizia pairatzen dutenei eta euren senideei babes psikologikoa eskainiko diete hainbat profesionalen eskutik.
Zerbitzua astelehenetik barikura emango da, 09:30etik 13:30era, eta doakoa izango da.
Inaugurazioarekin lotuta, gainera, minbiziaren inguruan lanean dabiltzan Marta Puyolek (AECC Fundazio Zientifikoa), Jesus Bañalesek (Donostia ospitaleko ikertzailea), Maria Lizondok (Santa Creu i Sant Pau ospitalea) eta Ander Urrutikoetxeak (Onkologikoko zuzendari zientifikoa) minbiziaren aurkako ikerketa eta etorkizunari buruzko hitzaldia emango dute Coliseo Antzokian, 18:00etan.