Atzo goizaldeko 01:00ak aldera ailegatu zen bere herrira Andoni Lariz preso politiko ohia. Ziortza-Bolibarko herrigunearen sarreran dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi, eta bere senideekin lagunduta oinez egin zituen azken metroak herriko plazaraino. P...
Atzo goizaldeko 01:00ak aldera ailegatu zen bere herrira Andoni Lariz preso politiko ohia. Ziortza-Bolibarko herrigunearen sarreran dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi, eta bere senideekin lagunduta oinez egin zituen azken metroak herriko plazaraino. Plazaren sarreran zituen zain herritar eta lagunak ongi etorri beroa emateko, eta ikurrinez egin zioten pasabidetik igaro zen Simon Bolibar plazaraino. Aurreskua dantzatu, bertsoak kantatu, loreak eta txapela oparitu, eta hitz batzuk ere eskaini zizkioten. Txistu eta danbolin doinuez lagunduta, bere argazkia kentzera joan zen Lariz. Suak argitu zuten bidea, eta txalo artean kendu zuen frontoiko horman itsatsita zegoen argazkia.