Gernika-Lumoko Euskara zerbitzuak
Hitzargune egitasmoa
ostalaritzara zabaltzeko kanpaina berezia hasiko du. Hain zuzen, sektore horretan euskara bultzatzeko plan berezia dakar urriaren 28tik 31ra bitartean:
Euskeraz goxo-goxo. Egun horietan, Urriko Azken Astelehenaren bueltan,
mahai-zapi bereziak erabiliko dituzte kanpainarekin bat egin duten
tabernari eta ostalariek. Batez ere, menuak, ogitartekoak eta, oro har, otorduak eskaintzen dituzten ostalariei zabaldu die udalak kanpainagaz bat egiteko gonbidapena. Hitzargune proiektuaren koordinatzaile Estiñe Astorkiak azaldu duenez,
30 bat ostalarik bat egin dute kanpainarekin. “Hitzargunek bultzatutako kanpaina honekin bat egin dute hainbat ostalarik; gainera, parte hartuko duten horiek
euskararekiko konpromisoa adierazten duen
hitzarmena ere sinatu dute”, azaldu du Astorkiak kanpaina aurkezteko eman duten prentsaurrekoan.
Kanpainan parte hartuko duten horiek euskararekiko konpromisoa adierazten duen hitzarmena ere sinatu dute”.
Mahai-zapiak erabiltzeaz gain, zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa ere eskatu die udalak ostalariei. Lehenengo eta behin, tabernak edo jatetxeak duen eskaitza (menua, karta…) euskaraz ere eskaintzeko konpromisoa hartu dute hitzarmena sinatu dutenek.
Giroa euskaldundu. Euskaraz
goxo-goxo bezalako kanpainek euskararen normalkuntzarako duten garrantzia ere azpimarratu du Gernika-Lumoko Udaleko Euskara zinegotzi Marisa Aldamizetxebarriak. Kanpaina horrek, bereziki, urriko azken astelehenaren bueltako giroa euskalduntzeko helburua duela azaldu du zinegotziak.