Gernika Bizkaiak 62-51 irabazi dio Avenida indartsuari
Bi taldeek defentsa sendoa daukatela erakutsi dute. Denboraldia hasi zutenetik jokatutako sei partidetatik bostean garaipena eskuratu du talde gernikarrakAurreko denboraldiko izarrik barik eta aurpegi berri askogaz, Mario Lopezek talde sendoa osatu due...
Bi taldeek defentsa sendoa daukatela erakutsi dute. Denboraldia hasi zutenetik jokatutako sei partidetatik bostean garaipena eskuratu du talde gernikarrak
Aurreko denboraldiko izarrik barik eta aurpegi berri askogaz, Mario Lopezek talde sendoa osatu duela agerian geratu da asteburuan, beste behin. Lointek Gernika Bizkaiak 62-51 irabazi zion Perfumerias Avenidari, zapatu arratsaldean.Hain zuzen ere, orain arte lehiaturiko sei jardunaldietatik bost irabazi ditu jarraian, eta asteburuko garaipenagaz, Emakumezkoen Ligako talde handienetakoa dela erakutsi du.
Maria Pinaren eskutik, etxekoenak izan ziren partidako lehen saskiratzeak. Eroso jokatzen hasi ziren Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariak, eta aurreko beste partida gehienetan moduan, defentsan bikain aritu ziren hasieratik.
Pirsic bizkor, eta Garciaren eta Diezen hirukoekin 17-8ko markagailuagaz heldu ziren 8. minutura. Miguel Angel Ortega Avenidaren entrenatzailea ez zegoen konforme, eta defentsa indar- tzeko aldaketak egin zituen. Baina ez zen nahikoa izan etxeko defentsaren horma apurtzeko.
Talde gernikarra nagusi zen kantxan, baina Ortegaren aldaketa igarri zuten. Biek ala biek saskiratzen asmatzeko arazoak eduki zituzten, ligako defentsa sendoenetarikoak dituztenaren adierazgarri. Alde estuagaz, 24-21eko emaitzagaz joan ziren aldageletara.
Avenida aurretik
Partidako 22. minutuan Avenidak markagailuan aurretik jartzea lortu zuen (24-25). Edonola ere, etxekoen erantzuna berehala heldu zen; Pinaren eta Pirsicen saskiratzeekin sei puntuko aldeagaz ziren: 31-25.
Hurrengo minutuetan ere lehia bizia egon zen bi taldeen artean. Biek ala biek asko zeukaten jokoan, eta puntu gutxiko aldea zuten.
Avenida 45-46 jarri zen aurretik, baina etxekoak ez zeuden garaipenak ihes egiten uzteko prest. Jeffersonek, esate baterako, denboraldiko partidarik onena burutu zuen, eta neurketaren azken jokaldietan etxekoek markagailuan aurretik mantentzea lortu zuten Pinaren eta Carterren saskiratzeekin.