Denboraldi berriko prestaketa lanekin hasi dira Isuntza Arraun Elkartean
Denboraldi berria ilusio eta itxaropenez beteta hasi dute. Oraingoz, 44 gaztetxo joan dira taldera. Berritasun modura, aurten neska taldea ere osatzea lortu duteGazte mailetako arraun denboraldia martxan dago joan den irailaren 14tik, eta Lekeitioko Is...
Denboraldi berria ilusio eta itxaropenez beteta hasi dute. Oraingoz, 44 gaztetxo joan dira taldera. Berritasun modura, aurten neska taldea ere osatzea lortu dute
Gazte mailetako arraun denboraldia martxan dago joan den irailaren 14tik, eta Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartekoak zehaztu dutenez, orain arte arraun elkartera joan diren gazteak 44 izan dira. Kategoria bakoitzeko banaketa horrelakoa dela zehaztu dute: alebin mutilak hamabi dira, alebin neskak bederatzi, infantil mutilak hamazazpi eta kadete mutilak sei.Kopuruaren aldetik, oso pozik agertu da arraun taldeko zuzendaritza batzordea, eta denboraldi berria ilusioz eta itxaropenez begiratzen dutela gaineratu dute. Gogoratu dutenez, aurtengo denboraldirako gazte mailako arraunlari askorik ez dago, eta 1999-2000 urtekoak elkartera joateko nahia eta interesa agertu dute.
Berritasun modura, hainbat urtean arraun elkartean neskarik egon ez arren, aurten martxan dago emakumeen talde bat. Hamazazpi neska senior hasita daude entrenamendu saioak egiten. «Positiboa eta pozgarria arraun elkartearentzat». Senior mutilek joan den astean hasi zituzten entrenamenduak.
Amaitzeko, oraindik ere arrauna egin nahi duten neska-mutil gazteentzako zein arrauna probatu nahi dutenentzako ateak zabalik daudela gogora ekarri dute, eta Isuntza Arraun Elkartera etortzeko deia egin dute.