Urdaibaiko I. Spinning Maratoia egin zuten domekan, Biosfera Erreserbaren erdigunean, Madariaga dorretxeko kanpoaldean. 60 lagunentzako lekua prest, eta lau irakasle aurrean. Lau saiotan banatuta, hiru ordu eta ordu laurdeneko spinning maratoiari ekin zioten, goizeko 10:00etan.
45 minutuko saio bakoitzean, parte hartzaileek danetariko ariketak eta aginduak bete zituzten. Bizikleta gainean, aldapan gora, aldapan behera eta leunean ibili ziren kirolariak, arin batzuetan, geldoago besteetan. Beti ere, musikaren erritmoari jarraituz. Rock-a, pop-a, musika elektronikoa, house musika… Erritmo eta estilo ezberdinek gidatu zituzten Urdaibaiko I. Spinning maratoia. Eta iluntzean Athletic-ek partidua jokatu behar zuela eta, taldearen kamisetak jantzi eta Athletic taldearen ereserkiarekin pedalei eragin zieten zenbait minutuz.
Atseden txikietan, jateko eta edaateko tarteak ere bazituzten txirrindulariek. 13:15ak aldera amaitu zen maratoia, irakasle zein parte hartzaileei zuzendutako txalo zaparradarekin.