Azaroan hasiko dira Alkartasuna Dantza Taldearen ikastaroak
Beste urte batez, Alkartasuna Danta Taldeak nagusientzako dantza ikastaroak antolatu ditu. Hain zuzen ere, bi ikastaro eskainiko dituzte: Hastapen maila eta hobekuntza maila.
Aipatu bi ikastaroak barikuetan eskainiko dituztela jakinarazi dute. Hastapen mailako ikastaroan izena ematen dutenek, 19:00etatik 20:15era batuko dira Gizarte eta Kultura Etxean. Horien ostean ariko dira, berriz, hobekuntza mailakoak; 20:15etik 21:30era, hain zuzen ere.
Azaroaren 4an hasiko dira ikastaroak, eta otsailera bitartean barikuro batuko dira.
Parte hartu gura dutenek gaurtik aurrera izena eman dezakete, Gizarte eta Kultura Etxean.