'Zuhaitz eta Zubi' lana aurkeztuko du iAuBek bihar, Gernika-Lumon
Leire Saitua eta Miguel Comas bikoteak osatzen duten iAuBe musika taldeak bere azken lana aurkezteko kontzertua emango du zapatuan, Gernika-Lumon. Elai-Alai aretoan izango da emanaldia, eta, bertan, Zuhaitz eta Zubi izeneko laneko kantak taularatuko di...
Bikotearen laugarren diskoa da esku artean dutena, eta bertan bildu dituzten kantuen bitartez, giro lasai eta intimoan, kantatzeko eta sortzeko gogoa berreskuratu dutela diote.
Musika emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera 5 euro ordaindu behar dira (bazkideek 3,75 euro).