Urdaibaiko I. spinning maratoirako plazak bete dira
60 laguneko muga jarri zuten antolatzaileek, eta 60 lagunek eman dute izena domekan, Madariaga dorretxean, egingo duten I. Spinning maratoian parte hartzeko.
Goizez izango da kirol jarduera hori: 10:00etan hasiko da, eta 13:00ak aldera amaitu. Ekintza berezia izango da, kirola eta ingurumena uztartuko dituena. Izan ere, eguraldiak lagunduz gero, aire librean, Urdaibaiko padurekin eta inguruko paisaiagaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, taldeko kirol jarduera horretan parte hartzen duten bitartean.