Toroman triatloia egin du Eneko Azkarate kirolari ondarrutarrak
Hiru egunetan banatuta, 10 kilometro igerian, 110 mendi bizikletan, 285 errepideko bizikletan eta 84 mendi lasterketan egin ditu. Sevillan izan da probaEspainian egin den Toroman Triatlon Extremo (Ultraman) proba egin du Eneko Azkarate kirolari ondarru...
Hiru egunetan banatuta, 10 kilometro igerian, 110 mendi bizikletan, 285 errepideko bizikletan eta 84 mendi lasterketan egin ditu. Sevillan izan da proba
Espainian egin den Toroman Triatlon Extremo (Ultraman) proba egin du Eneko Azkarate kirolari ondarrutarrak. Hiru egunetan banatuta, 10 kilometro igerian, 110 mendiko bizikletan, 285 errepideko bizikletan eta 84 mendi lasterketan egin ditu. «Hasiera-hasieratik, nire helburua proba amaitzea zen, eta pozik nago», esan du.Proba Sevillan (Espainia) egin zuten, joan den asteburuan. Eta hasiera batean 32 pertsonak izena eman bazuten ere, azkenean parte hartzaileak gutxiago izan dira. «Probara 26 aurkeztu ginen, eta azkenean 21ek amaitu dugu». Ondarrutarra lehen hamabosten artean ailegatu zen helmugara.
Azkaratek duela bi urte egin zuen lehen Iromana. «Eta hori nahikoa erraz amaitu nuen». Nahiz eta uztailean beste Ironman bat egin duen, aurten beste zer edo zer gehiago egin nahi zuela aitortu du. Eta egingo ziren probak kuxkuxeatzen ari zela, bat-batean, Facebooken ikusi zuen Espainian ultramana egitera zihoazela. «Gainera, proba horretan mendiko bizikleta ere sartu dute; hori zen berrikuntza».
Ondarrutarrak egin duen proba ez da edozelakoa. Izan ere, mundu mailan egiten diren triatloien artean bakarrenetakoa edo bakarra dela dio.
Korrikan, ondo
Hasiera baten tentsioagaz joan zela eta bigarren eguna gogorrena egin zitzaiola dio. «Belauneko minagaz eta egon nintzen, eta bizikletan gainean ezin nintzen ordu asko ere egon». Azken egunean, baina, primeran moldatu zela argitu du. «Korrika oso ondo egin nuen».