Ikasturte berria hasteko bilera deitu du Elai Alai dantzari taldeak
Gernika-Lumoko Elai Alai dantzari taldeak ikasturte berria hasteko bilera egingo du urriaren 25ean, 17:30etan, Pasealekuko frontoian. Bertan, entsegu orduak adostuko dituzte guztien artean.
Euskal dantzak eta ohiturak ikasi nahi dituztenentzako aukera honetan hartuko dituzten gazteenak 2009an jaiotako neska mutilak izango dira.