Ibon Goieaskoetxea Arlesera eraman dute, Euskal Herritik 750 kilometrora
Atzo arratsaldean deitu zuen Busturiko presoak, Arlesen zegoela esateko. Osasun arazoengatik, semea etxetik gertu dagoen kartzelara mugitzeko eskatu zuten gurasoekIbon Goieaskoetxea preso busturiarra Valence (Frantzia) espetxetik atera dute, eta Arles ...
Atzo arratsaldean deitu zuen Busturiko presoak, Arlesen zegoela esateko. Osasun arazoengatik, semea etxetik gertu dagoen kartzelara mugitzeko eskatu zuten gurasoek
Ibon Goieaskoetxea preso busturiarra Valence (Frantzia) espetxetik atera dute, eta Arles (Frantzia) kartzelara eraman. Ibon Goieaskoetxearen senideek jakinarazi dutenez, preso busturiarra Arlesera mugituko zuten jakinarazpena hartu zuten astelehenean, eta atzo deitu zuen Busturiko preso politikoak, Arles espetxera heldu zela esateko.Goieaskoetxearen ama Lourdes Arronategik HITZA-ri esan dio Frantziako Justizia Ministerioak bidalitako gutun baten bidez jakin zutela semea Arles espetxera eramango dutela. Hala ere, noiz mugituko zuten ez zekiten senideek.
Arronategik esan legez, gutun bat bidali zuen Frantziako Justizia ministeriora, bere eta bere senarraren osasun arazoak direla-eta, semea etxetik gertuago dagoen kartzelaren batera mugitzeko eskatzeko.
Hala ere, Euskal Herritik Arles Valence baino zerbait gertuago dagoen arren, 750 kilometrora dagoela salatu dute Busturiko presoaren gertukoek.
Preso politikoekin batera
Valencen abuztuaren 8an hasitako protestaren beste eskakizunetako bat euskal preso politikoekin egoteko eskubidea izatea zen. Protestak iraun bitartean, Goieaskoetxeak eta Aletxu Zobaranek eguneko 23 ordu zigor ziega barruan igaro dituzte, eta senide eta lagunekin bisitak ere etenda eduki dituzte.
Arlesen beste bi preso politiko daude: Garikoitz Azpiazu eta Igor Suberbiola.
Aletxu Zobaran, berriz, Saint-Martin de Re espetxera eraman dute.