Fakturazio elektronikoa landuko du Behargintzak
Autonomo eta negozio txikiei zuzendutako fakturatze elektronikoari buruzko lan saioa egingo dute Behargintzan, lege berrira moldatzen ikas dezaten.Eusko Jaurlaritzak antolatu du lan saioa, SPRIren bitartez eta Bermeoaldeko Behargintzaren laguntzagaz. ...
Eusko Jaurlaritzak antolatu du lan saioa, SPRIren bitartez eta Bermeoaldeko Behargintzaren laguntzagaz. Tailerra azaroaren 2an, eguaztenean, izango da, 13:30etik 16:30era, Bermeoaldeko Behargintzaren bulegoetan. Jakinarazi dutenez, parte hartzaile bakoitzak bere ekipamendu informatikoak eroan beharko ditu tailerrera.
25/2013 legearen arabera, admnistrazio publikoaren hornitzaileak diren enpresak formatu elektronikoan bidali behar dituzte administraziora bidalitako faktura guztiak. Horregatik, erabaki dute fakturatze elektronikoaren inguruko lan saioa antolatzea.
Azaroaren 2ko tailerrean fakturatze elektronikoagaz zerikusia duten arlo ezberdinak eta faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko beharrezko aplikazioak aztertuko dituzte.
Izen ematea
Bermeoaldeko Behargintzako bulegoetan eman daiteke izena, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota prospekzioa@bermeo.eus-era idatzita. Azaroaren 2an joan ezin duten horiek Behargintzagaz harremanetan jar daitezke.