Arimak flamenkoa eta euskara bat egingo ditu bihar, Uhagonen
Flamenkoa eta euskera nahasten dituen Arima izeneko musika proiektu bereziaren doinuak entzuteko aukera egongo da bihar, 20:00etan, Uhagon kulturgunean. Arima proiektuan sentimendu sakonak eta balio kultural handia duten ohitura biren arimak bat egite...
Hiru artista igoko dira bihar Uhagoneko oholtzara: Jose Maria Gonzalez Bonilla El Mami, Pablo Fernandez Arrieta markina-xemeindarra, eta Pedro Morata Lopez El Carbonilla. Hiru artista handi horiek Arimaren arima aterako dute agertokira flamenkoaren eta jazzaren bitartez.
Maila handiko artistak
Ibilbide luze eta oparoko artistak dira hirurak. Gitarra jotzaileen belaunalditik dator El Mami, esate baterako. Sabicas, Niño Ricardo eta Paco de Luciaren eragina izan arren, bere ikutua eman eta estilo propioa sortzen jakin du. Hainbat sari irabazteagaz gainera, artista eta dantzari ezagun ugarigaz lan egin du.
Gaur egun hainbat herrialdetan kantaldiak eskaintzen ditu, bestalde, El Carbonillak, eta flamenkoari lotutako nazioarteko hainbat proiektu entzutetsutan parte hartu du.
Nazioarteko hitzorduetan ibiltzen da bai eta ere, Pablo Fernandez Arrieta gitarrajole eta konpositore markina-xemeindarra.