2016-2017 denboraldia hasi du Marierrota boleibol taldeak
85 jokalari eta bederatzi entrenatzaile izango ditu aurten, Lekeitioko Marierrota boleibol taldeak. Estreinako, alebinen taldeak edukiko dituzte, eta beraz, inoiz baino talde gehiago izango dira: 5 talde alebinenak, 3 talde txikienak, 2 talde kadeteena...
Joan den zapatuan hasi zuten 2016-2017 denboraldia, eta betiko modura, boleibola aitzakia hartuta, talde baten parte izan, kirola egin eta ondo pasatea izango ditu oinarri.
Aurkezpenagaz gainera, aurreko denboraldian Elxera egindako bidaia finantziateko antolatu zuten zozketaren zenbaki saridunak ere atera zituzten zapatuan. 100 euroko hiru sari dira Lekeitioko Kitto elkartea osatzen duten dendetan erosketak egiteko: 2.136, 2.456 eta 1.610.
Zenbaki horiek dituenak hilabeteko epea edukiko du aurkezteko. Saritutako txartelak klubeko arduradunen bati entregatu eta erosketak egiteko txartela emango diotela azaldu dute Marierrotakoek.