Zaldupe atzeko lanek dirauten egunetarako aparkalekuak egokitu dituzte
Zaldupe udal kiroldegi eta ikastetxe atzeko aparkalekua itxita egongo den tarterako gune berriak egokituko direla jakitera eman du Ondarroako Udalak. Hain zuzen ere, Zaldupe atzean egin behar dituzten egokitzapen lanak direla eta, aparkalekua itxita eg...
Herritarren artean sortutako kezka ikusita, bestalde, udalak bi egun horietan erabili ahal izateko aparkaleku alternatiboak egokituko ditu kiroldegi aurrean zein Musika Plazan.
Udal iturriek nabarmendu dutenez, bi gune horiek 20:00etatik aurrera erabili ahal izango dira. Erabiltzaileek, bestalde, goizerako kendu beharko dituzte euren ibilgailuak. Zaldupe atzeko aparkalekua zabaldutakoan, ostera, bi gune horietan ezingo da aparkatu.