Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Gizartea

Bermeok eta Eak pertsona nagusiekin 'lagunkoiak' izan nahi dute

Oihana Cabello Elorriaga
Bermeo,Ea
2016/10/20
Bizitzen fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bermeo eta Eako Udalek pertsona nagusiekin herri lagunkoia proiektua abiatu dute. Ean, hain zuzen, Beletxe elkartearekin elkarlanean garatuko dute proiektua. Edadetuak protagonista bihurtu nahi dituzte, hitza eman eta herrian beren lekua izan dezaten. Edadetuen ikuspegitik errealitatearen pertzepzioaeta definizioa ezagutu gura dituzte Ean; gerora begirako erabakiak horietan oinarrituta hartzeko.
Edadetuak protagonista bihurtu nahi dituzte, hitza eman eta herrian beren lekua izan dezaten.
Bermeon, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidente Benito Ibarrolazak azaldu du proeiktu horren helburua dela “herriko auzo eta inguruneak hobetzea, zahartzen joan ahala gure bizimoduarekin aurrera jarraitu ahal izateko“. Horretarako, Ibarrolazak dio herriek beren egiturak eta zerbitzuak egokitu behar dituztela, “irisgarriagoak izateko eta beharrizan eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsona nagusiak aintzat hartzeko”. Beraz, proiektu horren bitartez, pertsona nagusien bizi kalitatea hobetu gura dute, eta, era berean, baita herritar denena ere. herri lagunkoia proiektua Herri lagunkoia proiektuan herritarren parte hartzea “ezinbestekoa” dela esan du Ibarrolazak; batez ere, pertsona nagusiena. Epe luzerako programa izango da, eta epe desberdinetan garatuko dute. Ean, esaterako, bost urterako plangintza estrategikoa garatuko dute, eta lehenengo pausoa egoeraren diagnostikoa egitea izango da. Horretarako lehen batzarra egin zuten atzo.
Epe luzerako programa da. Diagnostikoa egingo dute lehenengo, plan bat diseinatzeko gero.
Zortzi arlo. Bermeon ere diagnostikoa egingo dute lehenbizi, plan bat diseinatzeko gero. Ibarrolazak azaldu duenez, diagnostikoa egiterakoan zortzi arlo aztertuko dituzte: aire zabaleko lekuak eta eraikinak; garraioa; etxebizitza; parte hartzea eta gizarte sarea; herritarren parte hartzea eta enplegua; errespetua eta barne hartzea; komunikazioa eta informazioa; eta gizarte eta osasun zerbitzuak. Arlo horien azterketren bitartez, arlo onak eta oztopoak identifikatu, eta iradokuzinak jaso gura dituzte udal agintariek. Bide ezberdinak erabiliko dituzte horretarako. Batetik, udalak aipatutako arlo zein pertsona nagusiei zuzendutako zerbitzuei buruzko txostena egingo du. Bestetik, inkestak banatuko dituzte udal eraikinetan, lehenago aipatutako zortzi arloei buruzko galderekin. Hirugarren bidea herri batzarrena izango da. Bermeoko Udalak zehaztu duenez, sei batzar aurreikusi dituzte. Lehenengoan, adin nagusikoak zaintzen dituzten pertsonak bailduko dituzte. Hurrengo lau batzarrak adin nagusikoek parte hartuko dute, eta, seigarren eta azken batzarra zerbitzu hornitzaileei zuzendutakoa izango da.
Adineko herritarrak ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista izango dira
‘Herri lagunkoia’ Programan, adineko herritarrak ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista izango direla azaldu du Ibarrolazak. “Ongizate horrek eragina izango du gure egunerokotasunean, eta espazio publikoak zentzuz berreskuratzeko eskatuko du” –azaldu du zinegotziak–; “azken finean, udalerriko eguneroko bizimodua denentzat apur bat onberagoa eta pozgarriagoa izatea ahalbidetuko duten gauza txiki horietan izango du eragina”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.