ONCEko kupoiak 280.000 euro utzi ditu Bermeon
Izaskun Larrucea ONCE Euskadiko 214ko saltzailerik onenak, zortzi kupoi saritu saldu zituen atzo. ONCEk gaur jakinarazi duenez, kupoi bakoitzak 35.000 euroko saria du. Hala, guztira, 280.000 euro utzi ditu Bermeon atzo egindako zozketak.
“Pozik” dago gaur Izaskun Larrucea bere kioskoan lanean, “berriro ere sariak Bermeon geratu direlako”. Saltzaileak adierazi duenez, “sariak oso banatuta geratu dira herrian, eta gaur batzuek sorpresa handia jasoko dute”.
Ez da Larruceak sariak banatzen dituen lehenengo aldia. 2014. urteko martxoan 100.00 euro baino gehiago banatu zituen Bermeon. Urte horretan jaso zuen, gainera, ONCE Euskadiko 214ko saltzailerik onenaren saria.
Aurten, egun arte, ONCE Euskadik 7 milioi eurotik gora banatu ditu saritan Bizkai, Araba eta Gipuzkoan.