Keu Agirretxea eta Piztiak Mutrikuko Gaztetxean egongo dira
Mutrikuko Gazte Asanbladak urrirako antolatu dituen ekitaldien artean, Keu Agirretxearen eta Piztiak talde ondarrutarraren kontzertua egingo da zapatuan, 23:00etan, Gaztetxean.Piztiak taldea osatzen duten Txomin Uribek, Josu Aranbarrik, Peio Larrañaga...
Piztiak taldea osatzen duten Txomin Uribek, Josu Aranbarrik, Peio Larrañagak eta Jesus Galanek U euren zazpigarren laneko eta aurreragoko lanetako hainbat zuzeneko kantuekin alaituko dute oholtza gainea.
Keu Agirretxeak, bestalde, Mikel Arakistain, Iñaki Jaio eta Isusko Ramon Fignuh Experience bere bandako bidailagunekin ariko da. Bertan, gitarra akustikoa eta ahotsa izango dira nagusi, bestelako ukitu intimoekin.
Brigadisten esperientziak
Bihar, 19:00etan, berriz, Brigadista Brasilen hitzaldia eskainiko du Maider Gorritiberea brigadista mutrikuarrak, Gaztetxean. Mutrikuarra Brasilen egon da, eta han izandako esperientziaren berri emango du Maddi Ane Txoperenagaz batera.
Aurreratu dutenez, Brasilgo egoera politikoari buruz ariko dira. «Lurrik gabeko nekazarien mugimendua ezagutzeko aukera ere eduki genuen, eta horren berri ere emango dugu».