Bermeoko Emakumeen elkarteak,
emakumeen zine zikloa abiaraziko du bihar eskainiko duten filmagaz. Aurtengoa
hirugarren edizioa izango da eta hainbat dira emakumeem zine zikloaren bitartez lortu gura dituzten helburuak: Emakumeak zuzendutako filmak plazaratzea, beraien lanak ikusgai bilakatzea; emakumeen gaiak jorratzen dituzten filmak proiektatzea; zinema baliabide gisa emakumeak ahalduntzea; emakumeen arteko sare sozialak lortzea; eta, emakumeen parte hartzea bultzatzea.
Erroxape elkartekoak kartelekin
Filmak eskaintzeaz gain, egun bakoitzean,
zine forum batean parte hartzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Horietan, filmetan agertutako edukiak eztabaidatzeko aukera izango dute.
Lehenengo hitzordua biharko jarri dute.
18:30ean batuko dira Erroxapek Erretenen duen egoitzan.
Las Sufragistas film emanaldiagaz hasiko dira bihar. Ingalaterran 1914-1918 urteen bitartean sufragisten mugimenduen historia kontatzen du. Film horren bitartez, emakumeak historian zehar pairatutako egoeraz ohartarazi gura da. Bihar, Idoia Legarreta Beldur Barikeko kideagaz izango dute zine foruma.
Azaroaren 24an, Las mujeres de verdad tienen curvas filma jarriko dute. Emakumeei ezarritako edertasunaren estereotipo eta kanonen ingurukoa da. Egun horretan Emagineko kide Naroa Argoitiarekin izango ditu solasaldia.
Abenduaren 15ean, berriz,
Pride filma ikusi ahalko dute. Homosexualitateari buruz hitz egiten du aipatu filmak. Abenduko zine forumean, Agurtzane Ormatza sexologoak parte harteko du.
Emakumeen zine zikloa urtarrileko saioagaz amaituko da;
urtarrilaren 12an, hain zuzen.
Buda exploto de Verguenza izango da aurtengo zikloaren azken filma. Afganistaneko emakumeen egoeraz berba egiteko aukera izango dute egun horretan, horretarako, Mugimendu Feministako Izaskun Guarrotxena izango dute bidelagun.
Film guztiak,
leku eta ordu berean izango dira, eta Erroxape Emakumeen Elkarteak parte hartzeko deia luzatu du. Era berean, film emanaldiak
dohainik izango dirala gogorarazi gura izan dute.