Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta herritarrak kontzientziatzeko, informatzeko eta gaixorik daudenei bakarrik ez daudela adierazteko kalera atera dira gaur Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioak. Zapi arrosak soinean jantzita atera dira gaur, arrosa kolorea baita gaurko protagonista nagusia.
Mahai informatiboa jarri dute Lameran; 14:00ak bitartean han egongo dira. Eta, lazo arrosak banatzen ari dira.