Urdaibaiko
Spinning Maratoia antolatu du
lehenengoz Ekoetxea Urdaibaik. Madariaga dorretxean egiten dituzten ekintzen artean, spinning maratoia egingo dute domeka honetan. Goizez izango da kirol jarduera hori:
10:00etan hasiko da, eta 13:00ak aldera amaitu.
Ekintza berezia izango da,
kirola eta ingurumena uztartuko duena.
Izan ere, eguraldiak laguntzen badu,
aire librean, Urdaibaiko
padurekin eta inguruko paisaiarekin gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, taldeko kirol jarduera horretan parte hartzen duten bitartean.
Aire librean, Urdaibaiko padurekin eta inguruko paisaiarekin gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Izena ematea beharrezkoa. Urdaibaiko I. Spinning Maratoian parte hartzeko
aldez aurretik izena eman behar izan da, plazak mugatuak direlako. Beraz, apuntatu gura duenak Ekoetxea Urdaibaira deitu beharko du (94 687 04 02) edo
info@torremadariaga.org helbide elektronikora idatzi. Izen-ematea
doanekoa da.