Goi Zalek 38. ibilaldi neurtua egingo du domekan
Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak antolatuta, 38. ibilaldi neurtua egingo dute urriaren 23an, domekan. 08.30ean hasiko da martxaa, Goi Zaleren lokaletik. 21,5 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, eta bidean jana eta edana emango dute. Ibilbidea honakoa izango da: Gernika-Lumo (Goi-Zale) – Billakario – Gerekiz – Bizkargi (555 m) – Arburu (550 m) eta bueltan berriro Goi-Zaleren lokalera.
Ibilaldi neurtuan parte hartu gura duenak izena aldez aurretik eman dezake, Goi Zaleren lokalean, martitzen eta eguenetan, 20:00etatik 21:30era. Telefonoz deituta ere egin dezake, 639 646 723 – 94 625 84 78 zenbakietan, edo goizale@goizale.com helbide elektronikora idatziz. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, lokalean bertan, 08:00etatik 08:30era.
Apuntatzerakoan izena, abizenak, herria eta kluba zehaztu behar dira.