Foruko baserri batean lapurtzen ari zela atxilotu dute emakume bat
Foruko baserri batean eta inguruan aparkatuta zeuden lau autotan lapurtzea leporatuta, ertzainek emakume bat atxilotu zuten atzo Foruan.
Herrizaingo Sailetik azaldu legez, 11:30ak aldera izan zen lapurreta; baserriko jabeak zenbait lagun ikusi zituen etxe barruan gauzak lapurtzen. Lapurretako batzuek ihes egitea lortu zuten. Sukaldean zegoen andre batek, baina, familiako kideei makila bategaz mehatxu egin zien. Biktimek andrea etxean giltzatzea lortu zuten eta Ertzaintzara deitu zuten.
Foruko baserrira iristerakoan, ertzainek andrea atxilotu zuten, baserrira sartzeko atea behartuta zegoela ikusi ostean. Era berean, inguruan aparkatuta zeuden lau autoak behartuta zeudela ikusi zuten ertzainek, eta irratiak lapurtuta zituzten.
43 urte ditu atxilotuak eta polizia aurrekariak dituela jakinarazi dute Herrizaingo Sailetik. Bestalde, ikertzaileek lanean jarraitzen dutela azaldu dute, lapurreta egin ostean ihes egitea lortu zuten ustezko lapurrak identifikatzeko.