39. Euskal Zine Bilera indartsu hasi da Lekeition
Abian da 39. Euskal Zine Bilera Lekeition. Eta datozen egunetan denetariko proiekzioak ikusi ahalko dituzte herritarrek.Irekiera ekitaldia domekan izan bazen ere, Ikusgarri aretoa zapatuan hasi zen jendez betetzen, Xuban Intxaustik zuzendutako Mugamina...
Irekiera ekitaldia domekan izan bazen ere, Ikusgarri aretoa zapatuan hasi zen jendez betetzen, Xuban Intxaustik zuzendutako Mugaminak dokumentalaren proi- ekzioagaz. Horretan, herritarrek zuzendariagaz eta dokumentalean parte hartu duen Amets Arzallus bertsolariagaz zuzenean berba egin ahal izan zuten.
Proiekzioak barikuan amaituko dira, Kontxu Odriozolari egingo zaion omenaldiagaz.