Jatorriz Mundakakoa den Idahozabal familia atzo batu zen Mundakan, Idahon (AEB) 101 urtegaz hildako Julia Idahozabalen hautsak jasotzeko. Juliaren semeek ekarri zituzten amaren gorpuzkiak itsasontziz. 18:00etan puntuan iritsi ziren Mundakako portura. Han, zain zituzten Mundakako familia, eta dozenaka herritar eta bisitari ere. Ikusmira handia sortu baitzuen Artekale Egunak.
Julia Idahozabalen hautsei harrera egiten Mundakako portuan
Julia Idahozabal mundu osoan izan zen ezaguna egiten zituen gaztengatik: Idahozabal gaztak. Atzo Mundakan egon zirenak, gainera, aipatu gazta dastatzeko aukera ere izan zuten.
Portua, Tala, Plaza…herriko txoko ezberdinetan geldialdiak egin zituen kale antzerki ibiltariak, Julia Idahozabali esker Mundakan lortutakoa Idahoko familiari erakutsi asmoz. Hori guztia, Euskal Herriko hamahiru antzerki taldeen parte hartzearekin egin zuten: Trapu Zaharra, Dikothomia, Malas Compañías, Suhar Prest, Hortzmuga, La Glo, Toni La Sal, Cia. Barre, Trotamundos, Turukutupa, Gran Rufus, Oihulari Klown eta Pez Limbo.
Kale Arte Eszenikoen bosgarren topaketa izan zen atzo Mundakan egin zuten Kalearte Eguna. Kultura eta artea modu herrikoian zabaltzea dute helburu. Suhar Prest antzerki taldearen zuzendari Izaskun Agirresarobe mundakarrak parte hartu zuen atzoko kale antzerki ibiltarian. Zirku garaikidea egiten du, bai eta aireko akrobazia ere. Atzo, Kalearte Egunean, egiten duen lana erakutsi ahal izan zuen bere herriko plazan.
Izaskun Agirresarobe mundakarra
Juliaren hautsak, hortaz, kalez kale eraman zituzten plazara iritsi arte. Han erritual ezberdinak egin zituzten balkoietatik, Julia agurtzeko. Ondoren, festarako tartea hartu zuten. Bertaratatukoek kalitatezko okelazko hanburgerrak eta txakolina dastatzeko aukera izan zuten, bai eta dantzatzeko aukera eduki ere.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.