Trikitrixa eta panderoa dira gaur Gernika-Lumoko kaleetako protagonista nagusiak; izan ere, Trikitrixa Eguna ospatzen ari dira.

Trikitilariak Gernikan
Urdaibai Folkek antolatutako eguna da, euskal musikaren mamia jasotzen duen musika sustatu asmoz. Adin eta jatorri guztietako musika zaleei luzatu diete gaur trikitrixa egunean parte hartzeko gonbidapena, eta askok egin dute bat hitzorduagaz. Trikitrixa sustatzeaz gain, trikitilarien arteko harremana sortu eta sendotu ere gura dute gaurko egunagaz.

Trikitilariak kalejiran
11:30etan, Pasealekuan batu dira bai musikariak, eta, bai, musika hori gustuko dutenek ere. Geroago kaleak bete dituzte, kalejira erraldoia eginez. Kalejira, Astran amaituko dute, bertan elkarrekin bazkaltzeko tartea hartuko baitute. 100 lagun inguru batu dira gaurkoan.
Arratsaldean jaiak ez du etenik izango. Astrako oholtzan zuzeneko trikisaio erakustaldi irekia egingo dute. Trikitixa oinarri izango duen kontzertu itxura izango duen saioan Jokin San Jose
youtuberra eta Zuriñe Gonzalez;
Audience taldeko Ru & Gaizka; Oxabi taldeko Urtzi Enriquez, Jon Eguzkiza eta Mikel Urrutia eta Naiara Martzizidor eta Jugatz Oleaga, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXIV. Txapelketako irabazleak izango dira oholtza gainean. Emanaldi bakoitzak hamar hamabost minutukoa izango da.

Trikitilariak kalejiran
19:00etan, kalera bueltatuko dira trikititalariak, trikipoteoan ariko baitira eskuak lehertu arte.