Dantzan hasi dute eguna gaur ajangiztarrek Kanpantxun. Zazpigarren urtez, Euskal Jaia ospatzen ari dira gaur. 12:00k aldera hasi badira ere, gorputzak eutsi arte jai giroan izango dira.
Herriko gazteek prestatutako dantza
Jantzi tradizionalak soinean jantzita, 11:30ak aldera hasi dira herritarrak Kanpantxuko plazara iristen. Ume, gazte zein nagusiek bat egin dute urteroko hitzorduagaz.
Txupina jaurti, eta euskal jai giroan murgiltzen hasteko, herriko zortzi gaztek dantza berezi bat egin dute goizeon. Euskal musika eta eta doinu modernoak nahasita dantzan aritu dira bertaratutakoen aurrean. Amaieran, herritarrak dantzan atera dituzte plazara.
Ondoren, Kanpantxu auzoko baserrietatik poteoan ibili dira, giro onean. Herriko auzoetako bizilagunak elkartzeko eguna izaten dute gaurkoa.
Poteoan baserriz baserri
Egun berezia da ajangiztarrentzat Euskal Jaia, beraz, baserritarrek baserriak prestatzen dituzte egun horretarako, eta jan-edanak ateratzen dituzte. Ibilbidea alaitzeko, gainera, trikitrixa eta panderoa izan dituzte.
Kanpantxu auzoko frontoia ere goizerik prest eduki dute, 15:00ak aldera, eta behin poteoa amaituta, bertan batuko baitira elkarrekin bazkaltzeko.
18:00etan, berriz, herri kirolen erakustaldia eta herritarrentzako probak edukiko dituzte. Adin guztietako herritarrek txokor batzean, trontzan, txingan eta zaku lasterketan parte hartzeko aukera izango dute.
Kirola egin ostean, Gauargi taldearen erromeriagaz dantza egingo dute, 20:00etatik aurrera. Erromeria amaitzean, baina, jaiak txokoan eta txosnan jarraituko du.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.