Iaz baino turista gehiagok bisitatu dute Lekeitio aurtengo udan
Ekainetik irailera bitartean, %7 igo da turismo bulegoak izan duen kontsulta kopurua. 20.725 kontsulta eduki ditu aurtengo udan Lekeitioko bulegoak. Basilikako bisitak gehitu egin diraLekeitioko turismo bulegoak jasotako datuen arabera, iaz baino bisit...
Ekainetik irailera bitartean, %7 igo da turismo bulegoak izan duen kontsulta kopurua. 20.725 kontsulta eduki ditu aurtengo udan Lekeitioko bulegoak. Basilikako bisitak gehitu egin dira
Lekeitioko turismo bulegoak jasotako datuen arabera, iaz baino bisitari gehiago egon da aurtengo udan, Lekeition. Ekainetik irailera bitartean, bulegoan 20.725 kontsulta eduki dituztela jakitera eman du udalak; iaz 19.338 izan ziren.Hainbat lekutatik heldu dira bisitariak Lekeitio ezagutzera. Bizkaitarren atzetik, madrildarrak eta Herrialde Katalanetakoak izan dira gehienbat. Espainiako estatutik kanpokoei dagokienez, frantsesek eta Erresuma Batukoek bisitatu dute Lekeitio batez ere, eta haien atzetik, alemaniarren eta holandarren kopurua gehitu dela azaldu dute.
Bisitariek, batez ere, Lekeitiori eta Bizkaiari buruzko informazioa eskatzen dutela ere zehaztu dute, bai eta Euskal Kostaldekoa ere. «Planoak, mapak eta eskuorriak eskatzen dituzte; leku interesgarriei eta museoei buruzko informazioa. Non jan, non lo egin eta zer jarduera eskaintza dagoen jakin nahi izaten dute, eta euskal kultura eta herriko usadioei buruz ere galdetzen dute, gure bizimodua ezagutzeko interesa adieraziz».
Herriko interesguneei dagokienez, denetara 1.990 pertsonek bisitatu dute aurten Santa Katalina itsasargia. Iaz baino bisita gutxiago izan dira. Izan ere, iaz, 2.016 pertsona joan ziren ezagutzera.
Basilikara bisitak
Beste alde batetik, joan den urtean hasitako proiektuagaz jarraituz, Jasokundeko Andra Maria Basilika ezagutzeko aukera eduki dute herritarrek zein bisitariek uztailean, abuztuan eta irailean. Bisita libre, gidatuak eta audiogidak eskaini dituzte, eta emaitzak «oso baikorrak» direla azpimarratu dute. «Aurten 2.514 pertsonek bisitatu dute Basilika. Pasa den urtean, ostera, 1.275 izan ziren».
Iaz bisitek eduki zuten erantzun ona ikusita, uda honetan hilabete bat gehitu diote eskaintzari. Beraz, uztailean ere bisitatu egin ahal izan da Lekeitioko basilika. Hala ere, epealdi bereko bisita kopuruak gorantz egin du. Iazko epe bera kontuan hartuta, abuztuan eta irailean 1.631 pertsonek ikusi dute eliza.
2008ko uztailean eta abuztuan egin ziren Lekeitioko Basilika ezagutzera emateko lehen bisita gidatuak. Emaitzak onak izan baziren ere, ezin izan zuten proiektuagaz aurrera jarraitu. Baina, iaz, udalak eta elizak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten, eta bisita gidatuen proiektu bat jarri zuten abian, basilika berriz ere udaldian bisitatu ahal izateko.
Emaitzak onak izan ziren, hori dela eta, egitasmoa egonkortu eta jarraipena eman diote aurten ere.