Ibilgailuen helbidea aldatzeko eskaria herrian egin ahal da
ZIORTZA-BOLIBAR // Haien ibilgailuaren helbidea aldatu edo zuzendu nahi duten bizilagunek herritik mugitu barik egin dezakete dagoeneko. Izan ere, herritarrek horretarako eskaera udaletxean egin dezakete; ondoren, Ziortza-Bolibarko udalak bideratuko li...
ZIORTZA-BOLIBAR // Haien ibilgailuaren helbidea aldatu edo zuzendu nahi duten bizilagunek herritik mugitu barik egin dezakete dagoeneko. Izan ere, herritarrek horretarako eskaera udaletxean egin dezakete; ondoren, Ziortza-Bolibarko udalak bideratuko lituzke eskaerak. Bizilagunek nortasun agiria eta ibilgailuaren dokumentazioa baino ez dituzte aurkeztu behar.