Ibon Goieaskoetxea busturiarra eta harekin Valence espetxean preso duten Aletxu Zobaran Valencetik ateratzeko eta
Euskal Herrira hurbiltzeko eskatzeko
elkarretaratzea egin dute gaur,
Gernika-Lumon. Bi preso horiek abuztuaren 8an hasi zuten
protesta gaur egun arte luzartu da, eta
Valencetik atera bitartean borrokari eusteko asmoa agertu dute.

Duela egun batzuk jakinarazi zioten Goieaskoetxeari Valencetik beste espetxe batetara
mugituko dutela. Horretarako epea, baina, bi hilabeterarte luza daitekeela esan dute Goieaskoetxearen senideek.
Abuztuaren 8an protesta hasi zutenetik Goieaskoetxeak eta Zobaranek eguneko 23 ordu zigor ziega barruan ematen dituzte, eta senide eta lagunekin bisitak ere etenda dituzte. Hain zuzen, Valencetik ateratzeko eta Euskal Herritik gertuago dagoen kartzela batetara mugitzeko eskatzeko hasi zuten protesta. Haien aldarrikapenen berri zabaltzeko,
gutun bidalketa masiboa hasi zuten, eta
Frantziako kontsulatuaren aurrean protestak egin dituzte.
Gernika-Lumon ez ezik, gaur
elkarretaratzeak egin dituzte
Bilbon, Plentzian eta Urduñan.
Goieaskoetxea eta Zobaran
ekainean mugitu zituzten Valence espetxera.