Familientzako ipuin kontalari saioak antolatu dituzte Sukarrietan
Sukarrietako Udalak familientzako ipuin kontalari saioak antolatu ditu. Jakinarazi duenez, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako antolatutako saioak izango dira.Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an izango dira ipuin kontala...
Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an izango dira ipuin kontalari saioak, lau egunak zapatuak dira; 17:30etik 18:15era batuko dira, Sukarrietako liburutegian.
Parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, Sukarrietako udaletxera joanda edota 94-687 07 15 telefono zenbakira deituta .