Dantza tailerra emango dute, domeka goizean
ZIORTZA-BOLIBAR // Markola Guraso Elkarteak dantza tailerra antolatu du domeka honetarako. Bi orduko saioa prestatu dute, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte. Ikastaroan parte hartzeko aurretik izena eman behar dela jakitera eman dute. Horretarako, telefon...
ZIORTZA-BOLIBAR // Markola Guraso Elkarteak dantza tailerra antolatu du domeka honetarako. Bi orduko saioa prestatu dute, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte. Ikastaroan parte hartzeko aurretik izena eman behar dela jakitera eman dute. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 657 702 636. Hain zuzen ere, guraso elkartekoek ahalik eta bizkorren baieztatzeko eskatu dute.