Euskal Herrian bira egingo du Sardiniako Iñarrestabili musika taldeak, eta bere lehen hitzordua Gernika-Lumon izango du, gaur gauean. Trinkete Antitxokoan joko du, aretoa punk rock doinuekin zipriztinduz. Less Than Jake, NOFX, Bad Religion eta punk rock melodikoaren eszenan 90eko hamarkadan izena hartu zuten taldeen eragina du Sardiniatik heldu berri den taldeak. Gernika-Lumoko Trinketen Punk Rock single berria aurkeztuko du.
Kontzertua 21:30ean hasiko da, eta Primeros Auxilios talde lokalak osotuko du kartela. Sarrera 5 eurokoa da.