Garazi Agirre medikua Rett sindromearen inguruan ariko da bihar Bermeon
Rett sindromeari buruzko informazio gehiago eduki gura duten horiek, bihar arratsaldean izango dute horretarako aukera. Rett gaixoen Elkarteak eta Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatuta, Garazi Agirre medikuak hitzaldia emango du.
Interesa duten horiek guztiek, 19:00etan egon beharko dute Erroxape elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.
Garazi Agirre medikuaren azalpenez gain, Rett gaixotasunari buruzko dokumental bat jarriko dute ikusgai: Linea de Meta.