Goizean goiz herriko basoetatik
perretxiko bila ibiliko dira.
09:00etan Gabika auzoan ipini dute hitzordua, eta handik, taldeka gura duten basora hurreratuko dira.
Pare bat orduko ibilaldiaren ostean, Gabikako
Bustarrigane txokoan elkartuko dira eguerdian. Han bildutako perretxiko mota desberdinekin
erakusketa osatuko dute.
Horrekin batera, bertan batutakoek
Galdakaoko Barrengorri Mikologia Elkarteko kide baten azalpenak entzungo dituzte: perretxiko mota desberdinen izenak eta ezaugarriak, kaltegarriak zeintzuk diren…
Ardoak eta perretxikoak
Arratsalderako, berriz, ardoen eta perretxikoen uztartzea egingo dute. Galdakaoko Bodegas Ubideren eskutik perretxikoen eta ardoen konbinazioagaz gozatuko dute. Probatu gura dutenek,
udaletxean (946 254 621) eman behar dute
izena, barikua baino lehen.
Ereñarrek egun ederra pasatzeko aitzakia ederra dutela nabarmendu du Joseba Zarragoikoetxea Ereñoko alkateak. Perretxiko eguna ospatuko duten lehenengo urtea da, eta goizeko zein arratsaldeko ekintzetan parte hartzera animatu ditu herritarrak: “Bertoko zein inguruko herrietako bizilagun asko etortzen dira urtero Ereñora perretxikoak batzen, eta espero dugu zapatuan be jendea hurbiltzea”.
Egitaraua:
- 09:00: Perretxikotan irteera
- 12:00: Perretxiko erakusketa
- 13:00: Baturiko perretxikoen azalpena
- 19:00: Ardoen eta perretxikoen arteko maridaia, Bodegas Uriberen eskutik