Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago
Proposamenak jasotzeko azaroaren 9a arteko epea jarri dute. Ondarroako eta Gernika-Lumoko udalek sari propioak banatuko dituzte beste behinEmakundek bultzatuta, eta Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudel erakunde p...
Proposamenak jasotzeko azaroaren 9a arteko epea jarri dute. Ondarroako eta Gernika-Lumoko udalek sari propioak banatuko dituzte beste behin
Emakundek bultzatuta, eta Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudel erakunde publikoen laguntzagaz, gazteen ar- tean errespetatu, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu beste urte batez Beldur Barik programak.Lanak aurkezteko epea zabalik dago honez gero, eta euskal herritarrek azaroaren 9ra arteko epea daukate horretarako. Proposamenak webgune honetara bidali behar dira: jarrera@beldurbarik.org.
Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. «Neska eta mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarreragaz zelan aurre egiten dieten erakutsi behar dute lanek».
Adierazpen artistiko mota guztiak onartuko dituzte, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera azaldu behar dute.
«Kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa islatu behar dute», azaldu dute antolatzaileek.
Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko dute, baita nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa zelan erakusten duten ere.
Bakarka zein taldeka parte hartzeko aukera dago lehiaketan, eta bi kategoria daude: alde batetik, 12-27 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak.
Aurkeztutako proposamenak www.beldurbarik.org webgunean egongo dira ikusgai, eta publikoaren boto gehien hartzen dituen lana 300 eurogaz sarituko dute.
Bestalde, argibide gehiago behar izanez gero, Beldur Barik lehiaketaren web orria kontsulta daiteke: www.beldurbarik.org.
Sariak
Lehiaketaren sariei dagokienez, kategoria bakoitzeko lehen saridunak 500 euroko saria irabaziko du, eta aipamen bereziak, berriz, 300 eurokoa.
Ikus-entzunezko ekoizpena baloratzeko saria emango dute, eta horregaz batera, herri bozketaren bitartez parte hartze saria ere banatuko dute.
Bi kasu horietan, irabazleak 300 euroko saria irabazteko aukera edukiko du.
Azaroaren 26an Urdulizen ospatuko duten Beldur Barik Topaketan egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Gernikan eta Ondarroan
Aurreko urteetan moduan, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko Gernika-Lumon egiten duten lanik onena sarituko dute aurten ere.
Gernika-Lumon ere aipatu bi kategoriak daude, eta lanak aurkezteko epea ere bera daazaroak 9. Lehiaketan parte hartzeko, berdintasuna@gernika-lumo.net helbidera bidali behar dituzte lanak herritarrek. Irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Iaz, Berriz ez izeneko lanak irabazi zuen saria.
Bestalde, Ondarroako Udalak Beldur Barik programan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herriko gazteak, Beldur Barik jarrera agertzeko, eta bide horretatik sari banaketa berezia egingo du. Hain zuzen ere, ondarrutarren artean, kategoria bakoitzeko 400 euroko sari bana banatuko dute.
Azaroaren 25ean, Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean banatuko dituzte sariak bi herrietan.