Lagunarteko pala txapelketa jokatuko dute Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak pala txapelketa antolatu du beste urte batez. Datozen hilabeteetan lehiatuko dute txapelketa, baina parte hartzeko asmoa daukatenek urriaren 16a dute izena emateko azkenengo eguna.Patxua eta Erlatx tabernetan daude hor...
Patxua eta Erlatx tabernetan daude horretarako zerrendak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, partidetan epaile izateko prest daudenek izena ematerakoan zehaztu behar dute.
Txapelketaren egitura eta ordutegiak izena ematen duten bikote kopuruaren arabera antolatuko dituzte. Finala Euskara Egunean, abenduaren 3an jokatuko dutela jakitera eman dute.
Teniseko pilotagaz jokatuko dute, eta partidak 25 tantora izango dira. Bi kategoria bereizi dituzte, eta norberak erabakiko du zeinetan lehiatu. Izen ematea doakoa da; antolatzaileen berbetan, parte hartzeko «gogoa, ilusioa eta umiltasuna» baino ez dira behar.